MUnDUA

17 lagun hil dira AEBetako hegazkin istripu batean

Montanan izan da ezbeharra, abioia lurreratzera zihoala.

2009ko martxoaren 23a
16:05
Entzun
Gutxienez hamazazpi lagun hil dira gaur Montanan (Ameriketako Estatu Batuak) hegazkin istripu batean. Butteko aireportuan lurreratzera zihoala izan du ezbeharra abioi txiki batek. Pistatik berrehun metrora eduki du istripua.

Kaliforniatik irten zen, Orovilletik. Bozemanera (Montana) zihoan baina, oraindik jakin ez diren arrazoiengatik, Butten saiatu da lurreratzen.

Ume batzuk daude hildakoen artean. Hainbat lagun bizirik atera dira.

Pilatus PC-12 motakoa da hegazkina, 2001ean egindakoa. Ez dauka kaxa beltzik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.