Al Arabiya telebista kateak esan duenez, suizida batek leherrarazi du Kirkukeko polizia eskolaren aurrean zegoen bonba autoa.
Leherketa izan den unean polizia eskolan izena ematera zihoazen gizonezko asko zegoen iladan, zain.
Mosulen, berriz, etengabeak dira borrokak gaur. AEBetako soldaduak eta Irakeko erresistentziako indarrak elkarren kontra ari dira. Gutxienez 11 lagun hil eta 40 zauritu dira.
Iraken okupazioa
17 lagun hil dituzte Kirkuken eta 11 Mosulen
Kirkuken gutxienez 17 lagun hil dituzte, bonba auto bat leherrarazita. Kirkukeko polizia eskolaren kotra jarritakoa zen bonba autoa. Mosulen, berriz, etengabeak dira gaur borrokak, eta dagoenezko 11 lagun hil dituzte. Borrokak estatubatuarren eta Irakeko erresistentziaren artean daude, eta zaurituak ere 40tik gora dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu