Ekialde Hurbila

17 urteko palestinar bat tiroz hil du soldadu israeldar batek

Armadako eledunaren arabera, "bere bizitza salbatzeko" egin du tiro soldaduak. Gazte taldea armadaren ibilgailuari harriak jaurtitzen ari zen.

Palestinarrak tiroz hildako 17 urteko gaztearen gorpua eramaten. ALAA BADARNEH / EFE
2015eko uztailaren 3a
17:32
Entzun

Zisjordanian gertatu da, Al-Ram herrian, Mohammed Abu Khdeirren heriotzaren urteurrenean. Gazte palestinar talde bat soldaduen ibilgailuari harrika hasi da, eta soldaduetako batek tiroka erantzun die. Ondorioz, 17 urteko palestinar bat hil, eta 11 zauritu dira.

Armadako eledunaren arabera, "ohiko prozedura" bete du soldaduak tiro egin duenean: "Bere bizitza salbatzeko bere esku zegoena egin du".

Joan den ostiralean beste palestinar bat hil zuten tiroz, Bekaoteko kontrol gunean. Segurtasun indarrek adierazi zutenez, palestiarrak tiro egin zien kontrol gunean zeuden soldaduei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.