Ekialde Hurbila

18 hilabeteko haur bat hil da Zisjordanian, ustez kolonoek eragindako sute batean

Palestina Askatzeko Erakundeak hilketaren erantzule egin du Israelgo Gobernua. Netanyahuk iragarri du hiltzaileak atzemango dituztela "edonor direla ere".

Sutean hildako 18 hilabeteko haurraren hileta, Nabulusen. ALAA BADARNEH / EFE
2015eko uztailaren 31
15:55
Entzun

Ostiral gauean piztu zen sutea, Duman, Zisjordanian. Palestinako iturrien arabera, lau pertsonak su bonbak jaurti zituzten hainbat etxebizitzatara. Gurasoek etxetik onik irtetea lortu zuten, baita seme zaharrenak ere bizilagunen laguntzarekin, baina ez, hala, 18 hilabeteko haurrak. Gurasoak erietxera eraman dituzte erredurekin. Etxebizitzaren kanpoaldean mendekua irakur zitekeen hainbat grafiti ere agertu dira.

Kolonoak eta Israelgo Gobernua egin ditu erasoaren erantzule Palestina Askatzeko Erakundeak. "Israelek kolonoo terroristei urteetan emandako zigorgabetasunaren ondorio da hau", gaitzetsi du.

Isralego lehen ministro Benjamin Netanyahuk ere gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta ohartarazi "terroristak" atzemango dituztela "edonor direla ere". Helburu horrekin elkarlanean aritzea proposatu dio Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteari. "Elkarrekin aritu behar dugu terrorismoaren aurka, hura edonondik datorrela ere".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.