mundua

19 lagun hil dira Frantzian uholdeen eraginez

Var departamentuan izan diren eurite izugarriek uholdeak eragin dituzte eta, hildakoez gain, jende asko atera behar izan dute etxetik.

2010eko ekainaren 16a
20:31
Entzun
19 lagun dira dagoeneko euriteek eragindako uholdeetan hil direnak, Frantziako hego-ekialdean, Var departamentuan, horietatik zortzi Draguignan herrian. Herri horretan bertan 1.300 pertsona etxetik atera dituzte, eta beste hainbat herritan ere jende askok utzi behar izan du bizitokia. 200 eta 300 litro artean erori ziren astelehen gauetik atzo goizera, leku batzuetan 350 litro. Normalean hilabete batzuk behar izaten dira kopuru hori jasotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.