2014. urtetik aurrera ere Afganistanen izango dira AEBetako soldaduak

2012ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
KABUL. AEBek eta Afganistanek akordio estrategikoa sinatu zuten atzo gauean, 2014. urtetik aurrera ere AEBetako soldaduak Afganistanen egotea ahalbidetuko duena. Urte horretan amaituko da NATOren misioa Afganistanen, hamar urteren ondoren. Barack Obama AEBetako presidenteak ezusteko bisita egin zuen atzo Afganistanera, eta Hamid Karzai Afganistango presidentearekin sinatu zuen akordioa. Hain zuzen, atzo gauean bete zen urtebete AEBetako soldaduek Osama bin Laden Al-Qaedako burua hil zutenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.