Gaur gutxienez beste 22 lagun hil dituzte Iraken, herrialdearen ekialdean izandako atentatu suizidan. Balad Ruz herrian lehertu dute bonba, hain justu, Irandik gertu. Beste 45 pertsona zaurituta daude. Irailaren hasieratik hona izan den atentaturik handiena da gaurkoa.
Erasoaren egileek kafetegi bat izan dute helburu, iturri ofizialek esan dutenez. Irakeko Polizia airera tiroka hasi da leherketaren ondotik jendea kafetegira hurbiltzen hasi dela-eta. Xiitak egon ohi dira ostatu hartan.
munDUA
22 lagun hil dituzte Iraken, azkeneko bi hilabeteko atentaturik handienean
Eraso suizida izan da. Hain zuzen, bonba bat lehertu dute Balad Ruzko kafetegi batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu