Mundua

23 ekintzaile kurdu eta 15 soldadu turkiar hil dira borroketan

Turkiaren mendeko Kurdistanen eta Iraken mendekoaren arteko mugan gertatu dira enfrentamenduak. Turkiako iturri ofizialen arabera, PKK talde armatu kurduak hasi du erasoa.

2008ko urriaren 4a
12:07
Entzun
Borroka handiak gertatu ziren atzo Turkiako armadako soldaduen eta PKK Kurdistango Langileen Alderdiko erreboltarien artean, Kurdistanen, Turkiaren eta Iraken arteko mugan. Ondorioz, 38 lagun hil dira: 23 ekintzaile kurdu eta 15 soldadu turkiar. Gainera, Turkiako armadako bi soldadu desagertuta daudela agertu du Anatolia agentzia ofizialak.

Iturri horren arabera, PKK-k egin zuen lehenbiziko erasoa; zehazki, Semdinli hiriko Turkiako armadaren egoitzari eraso zioten arma astunekin. Armadak, berriz, artileriarekin eta helikopteroekin erantzun du.

Turkiak berriro ere salatu du Iraken mendeko Kurdistan dela egun PKKren gordeleku nagusia. Azken hilabeteetan, Irakeko lurretan egin izan ditu erasoak Turkiak aitzakia horrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.