Gutxienez 230 lagun hil dira bart Kongoko Errepublika Demokratikoan, erregaiz betetako kamioi batek eztanda egitean. Ibilgailua irauli ostean izan da leherketa. Hildakoen artetik 61 umeak dira. Beste 214 pertsona zaurituta daude.
Sange herrian izan da gertaera, erdialdean, eta suteak herrian kalte handiak eragin ditu.
Kamioia Tantzaniatik heldu da hara eta, irauli ondotik, hainbat eta hainbat lagun erregaia jasotzen zebiltzan ontziekin. Orduan gertatu da leherketa. Kamioiko gidaria zauritu egin da.
Gobernuko iturrien arabera, baliteke hildakoen artean Kongoko Errepublika Demokratikoaren egonkortasunerako Nazio Batuen Erakundeko soldadu batzuk egotea.
munDUA
230 lagun hil dira Kongoko Errepublika Demokratikoan, erregaiz betetako kamioi bat lehertzean
Ibilgailua irauli ostean izan da leherketa, Sange herrian, jendea erregaia jasotzen ari zela. Hildakoen artetik 61 umeak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu