Irak

24 pertsona hil eta gutxienez 26 zauritu dituzte Bagdaden, atentatu suizida bikoitza eginda

Bonba-moto bat leherrarazi du pertsona batek, eta beste batek gerrian zeraman lehergailua.

2016ko otsailaren 28a
12:54
Entzun

Azoka batean egin dute atentatu bikoitza, eta jende ugari zegoen bertan. Moto bat leherrarazi dute, eta beste atentatugile batek gerrian zeraman lehergailua eztandarazi du. 24 lagun hil eta beste 26 zauritu dituzte, gutxienez. Estatu islamikoak bere gain hartu du atentatua.

Inguruetako eraikin, denda eta abarretan kalte handiak izan dira lekukoen arabera. Poliziak tokia hesitu du, eta zaurituak erietxeetara eraman dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.