Aljerian 24 lagun hil dituzte bart, ustez talde islamiar batek jarritako segadan. Bordj Buarreridj eskualdean gertatu da erasoa Aljer hiriburutik 150 kilometrotara. Hildakoak poliziak dira eta autobia bat eraikitzen ari diren Txinako langileak zaintzen ari ziren.
Ekintzaileek langile horiek eraikitzen ari diren errepidean bonbak ezarri zituzten eta poliziak autoan handik igaro zirenean leherrarazi zituzten, Aljeriako Gobernuaren arabera.
mundua
24 polizia hil dituzte Aljerian, segada batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu