Adingabe ugari zeuden 2.500 etorkin horien artean. Orotara hamazazpi ontzi atzeman dituzte; Afrika iparraldetik irten eta Italiara zihoazen guztiak. Operazioak zabalik jarraitzen du.
Iturri ofizialen arabera, aurtengo lehen bost hilabeteetan 39.500dik gora izan dira Italian sartzen ahalegindu diren paperik gabeko etorkinak. Iazko urte osoan, berriz, 43.000 inguru atzeman zituzten. Kopuruak gorantz zihoazela aitzakia hartuta, Italiak Mare Nostrum operazioa jarri zuen martxan iaz, Mediterraneoa patruilatzeko.
Italiako Barne ministro Angelino Alfanok esku hartzeko eskatu dio Europako Batasunari. Haren esanetan, "Italiak ezin ditu bere gain hartu Libiako ezegonkortasunaren ondorioak".
Bestetik, Nazio Batuen Erakundeak jakinarazi duenez, aste hasieran 62 lagun hil ziren Itsaso Gorrian, Yemengo kostaldetik gertu, haien ontzia hondoratuta.