Irudia. Txina
26 LAGUN HIL DITU 'NANMADOL' TIFOIAK
Nanmadol tifoiak gutxienez 26 lagun hil ditu Filipinen iparraldean, eta beste sei lagun desagertuta daude oraindik. Tifoiak eragindako uholdeetan itota, lur jausiak azpian harrapatuta eta haizeteak botatako zuhaitzek edo zutoinek jota hil dira gehienak. Filipinak atzean utzi eta Txinan sartu da jada Nanmadol tifoia, baina indarra galdu du bidean, sakonune tropikala bihurtzeraino. Haizeak orduko 72 kilometroko abiadura hartu du, eta euri jasa handiak bota ditu Txina ekialdean. Irudian, Fuzhou hiriko uholdeak, Txinako Fujian probintzian. Nanmadol-ek indarra galduz jarraituko du datozen egunetan, Fujango meteorologia agentziaren arabera .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu