EUROPAKO BATASUNA

27 lagun atxilotu dituzte, ustezko jihadisten kontrako polizia operazioetan

Belgikako fiskalburuaren arabera, Poliziaren kontra ekiteko prest zeuden han atxilotu dituzten hamahiru lagunak; Paris inguruetan, berriz, hamabi lagun atxilotu dituzte, Amedy Coulibalyri eta Kuachi anaiei laguntza logistikoa eman izana egotzirik.

Belgikako Polizia, atzo bi lagun hil zituen tokian ikerketak egiten. OLIVIER HOSLET / EFE
2015eko urtarrilaren 16a
11:06
Entzun

Atzo bi lagun hil eta hirugarrena atxilotu zituzten polizia operazioak izan du segida Belgikan: Thierry Werts Belgikako fiskalburuak adierazi du lehergailuak eta armak atxiki eta hamahiru lagun atxilotu dituela gaur goizean Poliziak. Atxilotuek Poliziaren kontrako atentatuak egiteko asmoa zutela adierazi du fiskalburuak. Aldi berean, Belgikan segurtasun neurriak areagotuko dituztela adierazi dute gobernuko berri iturriek.

Ildo beretik, Parisen beste 12 lagun atxilotu dituzte Amedy Coulibalyri eta Kuachi anaiei laguntza logistikoa eman izana egotzita. Besteak beste, autoak eta etxebizitzak uztea leporatu diete.

Berlinen beste bi lagun atxilotu dituzte, Sirian izan berri direla-eta susmopean daude arrazoituta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.