IRAKEKO OKUPAZIOA

27 pertsona hil dira bi leherketetan Bagdaden

Gutxienez 27 pertsona hil eta beste 101 zauritu dira Bagdaden gaur goizean. lehertu den bonba auto baten eta eta jaurti dituzten =ikatyusha=i koheteen ondorioz. Bi atentatuak momentu berean gertatu dira xiitak bizi diren auzoan.

2006ko uztailaren 27a
16:05
Entzun
Leherketak 9:30ean gertatu dira eta Al Karrada kaleko eraikuntza baten hiru pisu suntsitu dituzte. Iturriek adierazi dutenez eraikuntza horretan bizi diren gehienak xiitak dira. Ahmed Abdula poliziako komandanteak esan duenez auto bonba eraikuntzaren parean lehertu da eta segidan hiru koheteak bota dituzte.

Zaurituak inguruetako ospitaleetara eraman dituzte eta hori dela eta, erietxeko iturriek esan dutenez, hildakoen kopuruak gora egin dezake. Segurtasun indarrek ezbeharra izan den gunea inguratu dute.

Bestalde, Irakeko poliziak adierazi duenez 18 zibil -haien artean emakumeak eta umeak- bahitu zituzten atzo Al Karradan Armadako jantziekin zeuden gizon armatu batzuk. Gainera AEBtako Armadako iturriek adierazi dutenez ustezko 17 ekintzaile atxilotu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.