Mundua

28 lagun hil dituzte Aljerian atentatuan

Bonba-autoa lehertarazi dute Dellysen, eta hildako gehienak militarrak dira.

2007ko irailaren 8a
15:26
Entzun
Bonba-autoa lehertarazi dute gaur goizean Aljerian, Dellys herrian, eta gutxienez 28 lagun hil dituzte. Kuartel militar baten kontra egin dute atentatua eta, iturri batzuen arabera, egilea suizida bat izan da, eta eraikin militarraren kontra jo du autoa. Zauritutako lagunak 60 dira barrena.

Hildako gehienak militarrak direla jakinarazi dute Aljeriako iturriek, eta erasoa Al Kaedari leporatu diote.

Lehengo ostegunean beste atentatu bat izan zen, Batna herrian, eta 22 lagun hil zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.