AFGANISTAN

28 lagun hil eta 300dik gora zauritu dira Kabulen izandako eraso batean

Hildako gehienak zibilak direla zehaztu dute iturri ofizialek.

Talibanek beren gain hartu dute erasoa. HEDAYATULLAH AMID / EFE
2016ko apirilaren 19a
08:31
Entzun

Segurtasun handiko" gune batean izan da erasoa, eta, iturri ofizialen arabera, 327 lirateke zaurituak. Horietatik 180 erietxean daude, Abdul Rahman Rahimi Kabulgo Poliziaren arduradunak jakinarazi duenez.

Rahimiren esanetan, bi lagunek parte hartu dute erasoan; kamioi batean jarritako lehergailuek eztanda egitean hil da bat, eta polizien tiroz bigarrena, ordu erdi geroago.

Afganistango armadaren eraikin baten alboan dagoen aparkaleku batean leherrarazi dute kamioia, Kabulen 08:55 inguru zirela. Afganistango zerbitzu sekretua zuten jomugan erasotzaileek, Barne ministro Homayoon Ainik adierazi duenez.

Zabihullah Mujahid talibanen bozeramaileak talibanen gain hartu du erasoaren egiletza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.