MunDUA

281 lagun hildako Italian

Bart 5,3 graduko erreplika izan da herrialdearen erdialdean, baina ez da kalteturik izan.

2009ko apirilaren 9a
17:50
Entzun
Astelehen goizean Italia erdialdean lurrikara handia izan zenetik erreplikak behin eta berriz gertatzen ari dira han eta gaur, esaterako, Richter eskalan 5,3 gradukoa izan da bat. 2:53an gertatu da, Erromatik ipar-ekialdera ehun kilometrora. Ez da kalteturik izan, iturri ofizialen arabera.

Aste hasierako lurrikararen ondorioz 281 lagun hil dira dagoeneko. 5,8 gradukoa izan zen ordukoa, eta

Abruzos eskualdea kaltetu zuen, batik bat.

Hildakoez gain, berrehunen bat pertsona desagertuta daude, 1.500 lagun inguru zaurituta eta 50.000 etxerik gabe daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.