Mundua

29 lagun hil dira Iraken, bost leherketetan

2009ko uztailaren 31
18:23
Entzun
Bagdaden (Irak) 29 lagun hil eta 100 baino gehiago zauritu dira xiiten aurka egindako bost atentatutan. Xiiten mezkita ezberdinetan izan dira leherketak.

Erasoak ostiraleko errezuaren orduan jazo dira, mezkitak beteak zeudenean. Hiriko iparraldean izan da atentatu larriena; 23 lagun hil eta 110 zauritu dira.

Xiieten aurkako eraso hauek talde sunitek egin dituztela uste du Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.