Mundua

30 lagun hil ditu lehergailu batek Bagdadeko auzo xiita batean

Eraikuntzako langileak kontratatzen dituzten gune batean egin dute erasoa

2006ko urriaren 30a
11:12
Entzun
Bagadadeko xiiten bizileku nagusi den Medinat al Sadr auzoan lehertarazi dute bonba, 07:00ak aldera (05:00 Euskal Herrian), eraikuntzako langileak breen buruak lanerako eskaintzeko batzen diren ordu eta lekuan. Poliziako iturrien arabera, gutxienez 30 dira hildakoak eta 59 zaurituak.

Medinat Al Sadr Bagdadeko auzo behartsuenetako bat da, eta xiitak dira hango biztanleen gehiengoa. Hain justu, Moktada Al Sadr buruzagi xiitak gidatzen duen Al Mahdi miliziaren gotorlekuetan bat da. Talde armatu horri leporatzen diete sunitek beren kontrako eraso gehienak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.