munDUA

30 lagun hil dituzte Errusian, tren baten aurka bonba lehertuta

Atentatu "terrorista" izan dela dio Fiskaltzak. Trena Moskutik San Petersburgora zihoan. Inork ez du oraindik bere gain hartu erasoa.

2009ko azaroaren 28a
15:40
Entzun
Moskutik San Petersburgora zihoan Nevski Express trenaren aurka bonba lehertu eta gutxienez 30 lagun hil dituzte gaur Errusian, Sergei Bortnikov Segurtasun Federaleko Zerbitzuko buruak jakinarazi duenez. Dmitri Medvedev Errusiako presidentearekin bilera egin ondoren hitz egin du Bortnikovek. Fiskaltzak ere esan du atentatu "terrorista" izan dela -erasoa izan denean, ez zekiten atentatua izan den edo ez-.

Treneko azken hiru bagoiek bidetik irten dute leherketaren ondorioz. Beste 96 pertsona zauritu egin dira, eta haietako asko larri daude. Hildakoen artetik Errusiako kanpoko lagun batzuk daude.

Inork ez du oraindik bere gain hartu erasoa, eta Errusiako agintariek ez diote inori leporatu, oraingoz.

2007ko abuztuaren 13an ere egin zuten atentatua Nevski Expressen aurka, lehergailu bidez. 60 lagun zauritu ziren. Errusiak Ingushetiako bi lagun jo zituen atentatuaren egiletzat, eta biok oraindik epaiaren zain daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.