iraken inbasioa

30 lagunetik gora hil dira Iraken, atentatu eta bonbardaketetan

Ramadin bi atentatu egin dituzte gaur. Bat, hango polizia etxearen aurrean egin dute. Bonba-auto bat leherrarazi dute, eta gutxienez 17 lagun hil dira. Hildako gehienak poliziak dira; soldaka jasotzeko ilaran zeuden poliziak. Bestea berriz hiri horretako Al-Bagdadi auzoan egin dute, eta han, Irakeko Goardia Nazionaleko lau kide hil dira.

2004ko azaroaren 29a
19:07
Entzun
Bagdaden, berriz, ibilgailu militar bat pasatzen ari zela leherketa handi bat izan da, eta AEBetako bi soldadu hil dira, eta beste hiru zauritu.

Bestalde, AEBek Faluja bonbardatu dute, berriz ere, eta gutxienez 15 irakiar hil dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.