Gutxienez, 30 meatzari zendu dira Txinako ikatz meategi batean gas isuri baten ondorioz, Txinako Laneko Segurtasun Administrazioak gaur esan duenez. Larunbatean izan zen ezbeharra, Henanen, herrialdearen erdialdean.
Ezbeharraren unean 276 meatzari lanean ari ziren. Haietatik 239tik ihes egitea lortu zuten, 21 orduan hil ziren eta hamasei barruan harrapatuta gelditu ziren.
2009an 2.600 lagun hil ziren Txinan meategietako ezbeharretan. Segurtasun neurri txikiak dauzkate.
Herrialde hartako kontsumo energetikoaren %70 ikatzaren bidezkoa da.
munDUA
30 meatzari hil dira Txinan gas isuriagatik
Iaz 2.600 lagun zendu ziren hango meategietako ezbeharretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu