UNHCR elkarteak emandako azken datuen arabera, 300 etorkin daude galduta Mediterraneo itsasoan, Siziliako hegoaldean. Atzo Lampedusako kostan artatu zituzten itsasoan galdutako bederatzi etorkinek eman dute berria: "Berrehun pertsona baino gehiago ikusi ditugu hiltzen".
UNHCReko bozeramaile Carlotta Samik adierazi du guztira pneumatikozko hiru txalupa irten zirela Libiako kostatik joan den astelehenean. Bakoitzean Senegal eta Malitik etorritako hamarnaka etorkin zihoazen. Txakupa haietako bat irauli ostean hil ziren hotzez 29 etorkin; 79k salbatu zuten bizia. Beste bi txalupetatik, ordea, bederatzik soilik lortu dute bizirik irtetea.