Immigrazioa

300 etorkin zeramatzan ontzi bat hondoratu da Libiako kostaldean

Kostazainek hamasei etorkin aurkitu dituzte; gainontzekoak galduta daude.

2014ko abuztuaren 23a
07:35
Entzun

Tripolitik 60 kilometro ingurura, Karbuliko kostaldean aurkitu zituzten atzo kostazainek itsasontziaren arrastoak. Aurreko gauean handik gertu erreskatatu zituzten 16 etorkin; beste guztiek galduta daude, ordea. Itsasotik ateratako etorkinen artean urtebeteko haur bat dago.

Mohammed Abdelatiff itsas agintaritzako eledunak adierazi zuen ontzia Italiara zihoala hondoratu zenean. "Bilatzeko lanean jarraitzen dugu. Oraingoz dakigun bakarra da ontzian Afrikako hainbat estatutako 300 bat lagun zihoazela, ziurrenik Italiara bidean". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.