Ezbeharra

300 hildakoen kopurua gainditu da Paraguayko merkataritza guneko sutean

Gaur goizean erreskate lanak berriro abian jarri ostean beste hemeretzi hilotz topatu dituzte suhiltzaileek. Horietatik gehienak umeak direla zehaztu du suhiltzaileen kapitainak. Izan ere, miatutako gunea jostailu dendari zegokion. Hamairu haur eta sei heldu zenbatu dituzte suhiltzaileek gune honetan, baina guztira, 325 dira orain arte topatutako gorpuak, poliziaren arabera. Kopurua ordea, gehituz joan daiteke datozen orduetan. Zaurituak, berriz, 1.000tik gora dira, eta haietako hainbat hil edo biziko egoeran daude.

2004ko abuztuaren 2a
19:54
Entzun
Merkataritza gune batek hartu zuen su atzo goizean Asuncionen, eta agi denez, saltokiaren nagusiak ateak ixteko agindua eman zuen jendeak ordaindu gabe alde egin ez zezan. Erabaki horrek biderkatu egin bide du hildakoen kopurua.

Nolanahi ere, Juan Pio Pavia Ikua Bolañosmerkataritza gunearen nagusiak ukatu egin du ateak ixteko agindua eman zuela. Dena den, atxilotuta daukate homizidio delituen errudun izan daitekeelakoan. Gainera, merkataritza guneak ez zeukan larrialditarako irteerarik.

Sutea, merkataritza guneko jatetxe batean sortu zen, gas hornikuntza sisteman izan zen matxura baten ondorioz.

Paraguayko Gobernuak hiru eguneko dolua izendatu du, etaNicanor Duarte presidenteak atsekabea eta samina adierazi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.