ANC Kataluniako Biltzar Nazionalak, Dretsek, Omnium Culturalek eta Kataluniako Kirol Selekzioen Aldeko Plataformak 30.000 bandera independentista banatuko dituzte asteazkenean Camp Nou kanpoaldean, Bartzelonak eta Bate Borisovek Txapeldunen Ligako partida dutela baliatuz. Horrela, zaleen adierazpen askatasuna errespetatzeko eskatuko diote UEFAri.
Bayer Leverkusenekin talde katalanak jokatutako partidan zaleek esteladak erakutsi eta independentziaren aldeko oihuak egin zituztela eta, isuna ezarri zion UEFAk klubari. Elkarte horietako ordezkariek azaldu dute esteladak herritarren babesa duela eta ezein arauk ez duela debekatzen.