Mundua

31 pertsona hil dituzte Pakistan iparraldean, eraso suizida batean

Nerabe batek bonba bat lehertu du armadaren eskola batean, Mardan hirian, gaur goizaldean.

2011ko otsailaren 10a
16:50
Entzun
31 lagun hil dira Pakistan iparraldean, Mardan, eskola uniformea zeraman nerabe bat armadaren eskola batean sartu eta gainean zeraman bonba lehertuta. Hildakoak soldaduak dira, eta beste hogei zauritu ere badaude. Azkenaldian Pakistango armada talibanen aurka aurrera egiten ari zela nabarmentzen ari zen.

"Armadaren eskolako ikasleak goizeko entrenamendua egiten ari ziren", esan du armadako ofizial batek. Jusuf Raza Gilani lehen ministroak atentatua arbuiatu du. "Eraso koldar horiek ez dute segurtasun agentzien morala ahulduko, ezta nazioak terrorismoa amaitzeko duen ziurtasuna ere".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.