Irak

33 gorpu aurkitu dituzte Bagdaden, tortura zantzuekin

Hirian bertan gaur 44 lagun hil dituzte bi atentatutan. Diyalan zortzi estatubatuar soldadu zendu dira.

2007ko maiatzaren 29a
14:30
Entzun
Irakeko Poliziak 33 gorpu topatu ditu azkeneko orduetan Bagdad hiriburuko zenbait tokitan, eta gorpuok tortura zantzuak zituztela esan dute.

Polizien arabera, 33 pertsonek eskuak lotuta zituzten, begiak estalita eta ia denek buruan tiro bat zuten. Aurreko egunetan azaldu izan diren beste gorpuak ere halaxe zeuden.

Bagdaden bertan gaur goizean izan diren bi atentatutan, gutxienez 44 pertsona hil dituzte. Eraso bat hiriaren erdialdean gertatu da, eta autobus-bonba bat lehertarazita 22 pertsona zendu dira. Hego-mendebaldean izandako beste atentatuan ere 22 lagun hil dira, auto-bonba bat lehertzean.

Diyala herrialdean, berriz, zortzi estatubatuar soldadu zendu dira. Haietako bi helikopteroa erortzean hil dira, honek tiroak jaso ostean. Beste seirak, euren ibilgailuaren azpian zegoen bonba lehertzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.