MUNDUA

33 lagun hil ditu Siriak

Arabiar Ligako behatzaileak Siriako egoera aztertzen dabiltza, eta atzo adierazi zuten ez dutela "ezer ikaragarririk ikusi". Oposizioak salatu du ordezkariak erregimena "babesten" ari direla. 

2011ko abenduaren 29a
16:59
Entzun

Siriak 33 lagun hil ditu herrialdeko zenbait eremutan; hamahiru lagun Damaskon hil ditu, zortzi Homsen, hamar Haman eta  bi Idleben. Hain zuzen, hiri horietara joatekoan ziren Arabiar Ligako behatzaileak datozen egunotan: Hama, Idleb, Daraa eta Alepora, besteak beste.

Azken bederatzi hilabeteetan Siriako erregimenaren kontra gogorren egiteagatik errepresio latzena jasotzen ari den Homs hiria bisitatu zuten atzo hamabost behatzaile inguruk, eta adierazi zuten ez dutela "ezer ikaragarririk ikusi". Oposizioak salatu du ordezkariak erregimena "babesten" ari direla.

Herri Koordinaziorako Batzordeko bozeramailearen esanetan, "Arabiar Liga erregimenari babesa ematen ari dira, asteartean bertan giza eskubideen hainbat urraketa izan baitziren, eta ez baita erreakziorik egon behatzaileen aldetik". Nazioartea ere mesfidati ari da begira Siriaren eta Arabiar Ligaren arteko harremanei. Bitartean, keinu berezia egin du Siriak: odol deliturik gabeko 755 preso askatu ditu. 

Arabiar Ligako behatzaileak herrialdean dira, Siriak abenduaren 19an sinatutako bakerako bide orria betetzen duen aztertzeko asmoz. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.