MUNDUA

36 lagun atxilotuta eta 50 zaurituta Madrilen, Kongresua inguratzeko saioan

[YouTube]http://youtu.be/P_fVdG8g034[/YouTube] 1.300 bat poliziak inguratu dute parlamentua, protestak ganberaraino iristea galarazteko. Polizia manifestariei oldartu zaie. Espainiako Gobernuaren dimisioa prozesu konstituziogile berri bat eskatu dute.

2012ko irailaren 25a
22:49
Entzun

Milaka pertsona elkartu dira Madrilgo kaleetan, Joan daitezela denak lelopean, Espainiako Kongresua inguratzeko asmoz. Madrilgo hainbat gunetatik abiatu dira manifestazioak kongresurako bidean prozesu konstituziogile berri bat eskatzeko, baina zail izan dute haraino iristea. Izan ere, 1.300 polizia jarri ditu lanean Espainiako Gobernuak, manifestariak Kongresura iristea galarazteko. Poliziak inguratu du parlamentua, inguruko kaleetarako sarrerak ixteko.

Zazpiak aldera, istiluak izan dira Neptuno plazaren inguruan. Polizia protesta egiten ari zirenei oldartu zaie, eta Espainiako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzak 21:30ak aldera esan du gutxienez 50 lagun zauritu direla (haietatik hamabi, poliziak) eta 36 atxilotu daudela.

Neptuno plazaren inguruan batu dira gehienak, han moztu baitu bidea Poliziak. Espainiako sistema politikoaren, eredu ekonomikoaren, gobernuaren eta hark eginiko murrizketen kontra oihu egin dute protestetan izandakoek, eta gobernuaren dimisioa galdegin dute. Kongresuan osoko bilkuran zeuden bitartean. IUko diputatuak kalera atera dira, protestei babesa adierazteko. Txaloka jaso dituzte batzuek, eta txistuka besteek. Gainera, Andaluziako Langileen Sindikatuko bandera zeraman gizon bat atzeman dute poliziek, segurtasun hesira igotzeagatik.

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatua ados azaldu da protestekin, eta nabarmendu du deialdia "legitimoa, demokratikoa eta baketsua" dela .

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.