37 lagun hil dira Ekuadorren, autobus istripu batean
QUITO. Ekuadorko Manabi eskualdean, autobus istripu baten ondorioz, 37 lagun hil dira. Horrez gain, 46 lagun ere zauritu dira eta tartean, batzuk larri daudela adierazi dute. Zerbitzu publikoko autobus bat zen istripua izan duena. Arrazoiak oraindik argitu ez badira ere, autobusean zen bidaiari batek azaldu du txoferrak kontrola galdu zuela autobusaren akats baten ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu