Datozen orduetan hildako kopuruak gora egin dezakeela iragarri dute, eta 400eko muga gainditu. Zaurituak, berriz, 1.800etik gora dira jada. Kalte handia eragin du 6,5 graduko lurrikarak, Yunnan probintzian.
Seismoaren eraginez, errepide ugari itxi egin behar izan dituzte, eta horrek zaildu egin du erreskate taldeen lana. Horretaz gain, egunotan izandako euriteek ere zailago egiten dute zaurituak artatzea.
Orain arteko datuen arabera, 57.000 inguru dira lekualdatu zain dauden herritarrak, eta 12.000 suntsitutako etxeak.
Gobernuak soldaduak eta poliziak bidali ditu erreskate lanetan laguntzera. Osasun zerbitzuek ohartarazi dute, hala ere, botika eta janaria direla orain behar-beharrezkoenak.