Mundua

40 lagun zauritu ditu etxean eginiko bonba batek Bielorrusian, presidentea zegoen kontzertu batean

Bielorrusiaren Independentzia Eguna ospatzeko egiten ari ziren kontzertua bart, Minsk hiriburuan, eztanda gertatu zenean. Aleksandr Lukashenko presidentea han zen, kontzertua ikusten, baina onik atera da.

2008ko uztailaren 4a
14:00
Entzun
Polizia atentatua ikertzen ari da, eta oraingoz erasorako motibazio argirik topatu ez badu ere, lehen hipotesi bat eman du egileen gainean: "Bandalokeria ekintza bat izan daitekeela uste dugu".

Sergei izeneko gazte batek honela azaldu du leherketaren unea: "Eztanda ozena entzun dut, eta ke beltza ikusi. Jendea oihuka hasi da. Baina ez dute kontzertua bertan behera utzi. Haatik, leherketaren eremua itxi, eta larrialdi zerbitzuak bideratu dituzte hara".

Antzeko leherketa gertatu zen Bielorrusia iparraldeko Vitebsk hirian 2005ean. Orduan ere etxean egindako bonba bat zartarazi zuten, eta 46 lagun zauritu ziren.

Lukashenkori modu autokratikoan jokatzea leporatu izan diote hala Ameriketako Estatu Batuek nola Europako Batasunak. Halere, herritarren sostengu zabala dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.