BUSHEK KARGUA HARTU DU
40 milioi dolar gastatu dituzte ekitaldietan
George Bushen bigarren agintaldirako ekitaldiak hiru egunez egin dira, asteartean hasita, eta 40 milioi dolar inguruko aurrekontua izan dute, halako ekitaldietan inoizko garestiena. Afari oparoak, kontzertuak, bederatzi dantzaldi, su artifizialak... eta desfile bat izan dira Bushen kargu-hartzea ospatzeko Alderdi Errepublikanoak egindako ekitaldiak. Diru emaile pribatuek eta hainbat enpresak ordaindu dute dena, eta Washingtongo hiriari segurtasun gastuetarako 17 milioi dolar ordaintzeko eskatu diote. Chevron Texaco, Exxon Mobil, Pfizer, AT&T, Time Warner, Ford eta hainbat banku eta enpresak sostengatu dituzte, diruz, ekitaldiok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu