MUNDUA

400 lagun baino gehiago hil dira Haitin 'Matthew' urakanaren eraginez

Hirugarren mailara murriztu da urakanaren maila, eta Ameriketako Estatu Batuetako kostaldetik gertu dago.

Haiti hego-mendebaldeko Kavayon hiria, Matthew urakana igaro eta gero. BAHARE KHODABANDE / EFE
2016ko urriaren 7a
23:10
Entzun

Azken orduetan gora egin du Haitin Matthew urakanaren eraginez hildakoen kopuruak; ostegunean 130 ziren hildakoak, baina kopuru hori 400ra handitu da. Gainera, kalte material ugari eragin ditu Haitin bertan, Bahametan eta Kuban. Haitiko larrialdi zerbitzuak lanean ari dira kalte handiak dituzten hainbat lekutara ailegatzeko, eta Dame Marie hiriko dozenaka zauritu Port au Prince hiriburura eraman dituzte.

Ameriketako Estatu Batuetako kostaldetik gertu dago orain urakana, baina indar gutxiagorekin. Floridako kostalderantz gerturatzen ari da orduko 120 miliako haize ufadekin, baina ikusteko dago lehorrera iritsiko den, AEBetako Urakanetarako Zentroak jakinarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.