Irudia. Brasil
4.000 LAGUN ETXETIK ATERA DITU URAK
Aste osoan Brasilgo hego-ekialdean bota duen euri jasak uholdeak eragin ditu Muriae ibaian, eta ur emariari eusteko dikea apurtu da Rio de Janeiro estatuan. Dikeak Campos dos Goytacazes herriko Tres Vendas auzoa babesten du, eta hura apurtuta, ur azpian geratu da auzoa. 4.000 lagun atera dira euren etxetik, baina asko etxean geratu dira, gauez lapurrak sartuko diren beldur. Agintariek, argindarra kendu dute auzoan, oraindik etxean dauden 500 familiei atera daitezen presio egiteko. Irudian, bat-batean asmatutako kanoa baten barruan ageri da gizon bat, urak hartutako Campos dos Goytacazes herriko kale batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu