paraguai

404 dira orain arte Paraguaiko Asuncion hiriburuko hipermerkatuan hildakoak

Azkeneko datuen arabera, 376 ziren hildakoak eta 500dik gora zaurituak. Baina, Paraguaiko Ministerioak jakinarazi duenez, dagoeneko 404 dira hildakoak. Igande gauean hartu zuen suak hipermerkatua. Lekukoen ustez, merkataritza guneko segurtasun arduradunek sutea hasi zenean ateak itxi zituzten, jendeak ezer lapur ez zezan.

2004ko abuztuaren 3a
19:45
Entzun
Humberto Nuñez poliziaburuak adierazi duenez, sutea piztu zenean ateak itxi zituztela diote hainbat lekukok. Arrazoiak eta errudunak zeintzuk diren oraindik ikertzen ari diren arren, hipermerkatuko hiru jabe eta merkataritza guneko hiru segurtasun arduradun atxilotu dituzte.

Hipermerkatuko jabeetako batek, fiskalaren aurrean izan ondoren, gezurtatu du ateak ixteko agindua eman zutela. Horrekin batera, gehitu zuen sutean harrapatutakoek hipermerkatuko ateak barrura beharrean kanpora bultzatuz irekitzen saiatzea izan zitekeela halako ezbeharra gertatzeko arrazoia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.