Palestina

41 atxilotu gehiago Zisjordanian

Ia berrehun palestinar atxilotu dituzte Israelgo Gobernuak ostiralean hasitako operazioan.

Jendetza atzo hildako gazte palestinarraern hiletan. ATEF SAFADI / EFE
2014ko ekainaren 17a
08:22
Entzun

Ostegun gauean, hiru gazte israeldar desagertu ziren errepidean auto-stop egiten ari ziren bitartean. Une horretan bertan, haietako batek Poliziari deitu eta bahitua zutela esan zion; Poliziak ez zion sinetsi, handik ordu batzuetara haren aitak desagertzearen salaketa jarri zuen arte. Orduan jarri zuen Israelgo Gobernuak operazioa martxan, eta jada ia berrehun pertsona atxilotu dituzte: bart gauean, 41 pertsona atxilo hartu dituzte Poliziak eta armadak.

Oraindik inongo taldek ekintza hori bere gain hartu ez duen arren, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Hamasi egotzi dio “bahiketen” erantzukizuna. Goizaldean zabaldutako oharrean, hala adierazi du Peter Lerner Israelgo armadako bozeramaileak: “Gure mutilak bahituta dauden bitartean, Hamas jazarria, geldiarazia eta mehatxatua sentituko da”.

Atzo, Ramallahen, hildako bat izan zen liskarretan. Gaurko atxilotu gehienak Zisjordaniako Nablus barrutikoak dira (Palestina), baina Gazan ere izan da erasorik. Suzirien jaurtiketari erantzuteko, hegazkin israeldarrek hiru eraso egin dituzte goizaldean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.