Kabulen atentatu suizida egin dute gaur eta, gutxienez, 41 lagun hil dituzte. Beste 141 pertsona zaurituta daude; erdiak behintzat, erietxera eraman dituzte. Hildako gehienak zibilak direla jakinarazi du Najib Nikzad Afganistango Barne Ministerioko bozeramaileak.
Indiako enbaxadaren aurrean egin dute erasoa, hiriburuaren erdigunean. Afganistango Barne Ministerioa enbaxadaren ondoan dago. Gainean zeuzkan lehergailuak eztandarazi ditu ezezagun batek, auto batean barnean zela. Atentatuaren unean -goizeko zortzi eta erdiak ziren Kabulen- jende asko zebilen han inguruan.
Afganistan
41 pertsona hil dituzte Kabulen atentatu suizidan
Indiako enbaxadaren aurrean egin dute erasoa, hiriaren erdigunean. Zibilak dira hildako gehienak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu