Lurrikara Iranen

4,2 indarreko beste lurrikara batek astindu du Iran erdialdea, baina ez da zauriturik izan

Ritcher eskalan 4,2 indarreko beste lurrikara batek astindu Iran erdialdeko Shahreza hiria, Isfahan herrialdean, baina ez da zauriturik izan, IRNA berri agentziak zehaztu duenez. Hiriaren hegoekialdean izan du epizentroa lurrikara horrek, Teherango Unibertsitateko Institutu Geofisikoak emandako datuen arabera. Iturri horien arabera, lurrikarak izateko aukera asko ditu Iranek, eta oso ohikoak izaten dira lur mugimenduak.

2004ko urtarrilaren 19a
11:58
Entzun
Azken lurrikara eta guztietan handiena iragan abenduaren 26an izan zen Bam hirian, eta iturri ofizialek zabaldutako azken zenbaketaren arabera, 41.000 hildako utzi ditu, eta agintariek ez dute baztertzen kopuru hori 45.000 hildakora igotzea. Ritcher eskalan 6,3 graduko indarra izan zuen lurrikara hark, eta etxerik gabe utzi zituen Bam hiriko biztanleen herenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.