Mundua

42 lagun hil dituzte Irak hegoaldean, hiru bonba auto lehertarazita

Amara hirian izan dira atentatuak, xiitak nagusi diren eremuan. Zaurituak 125 dira.

2007ko abenduaren 12a
18:49
Entzun
Bata bestearen segidan hiru bonba-auto lehertarazi dituzte Irak hegoaldean, Amara hirian. Lehergailuetatik bi auto aparkaleku batean zartarazi dituzte, lanera joateko autoen bila joandako jendez beteta zegoenean. Gertatutakoa ikusteko eta zaurituei laguntzeko jendea bildu denean zartarazi dute hirugarrena.

Amarako Poliziak emandako lehen datuen arabera, 42 lagun hil dira atentatu horietan, eta 125 zaurituak.

Amara inguruan xiitak dira nagusi, baina lau adarretan banatuta daude eta elkarren kontrako liskarretan nahastuta dabiltza. Maisan probintzian dago Amara, eta joan den abuztuan Erresuma Batuko tropek Irakeko armadaren ardurapean utzi zuten eremu hura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.