mundua

4.600 preso palestinarrek gose greba hasi dute, preso baten heriotza salatzeko

Israelek preso bat hiltzen utzi duela iritzita hasi dituzte protestak, espetxetan nahiz kalean. Maysara Abu Hamdiyehek eztarriko minbizia zeukan, eta aske uzteko eskatzen ari ziren palestinarrak.

2013ko apirilaren 3a
16:33
Entzun

Gose greba hasi duten preso gehienak Israelgo espetxeetan daude, Kadura Fares Preso Palestinarren Elkarteko buruak azaldu duenez: "Nazioarteari dei egin genion Abu Hamdiyehen egoera kritikoa jakina zelako, baina okupazio israeldarrak ez zuen azken egunak familiarekin igarotzerik nahi izan".

Abu Hamdiyehek 64 urte zeuzkan, eta Al-Fataheko militantea zen. 2002tik zegoen preso.

Israelgo agintariek ez diote gose greba deitzen elikagaiak hartzeari uko egindako lehen egunari, 48 orduko epean sei otorduri uko egin ondoren baizik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.