Ustez Afrikako lekuren batetik Espainia aldera -Kanariar irletara- zihoan ontzi txiki bat hondoratu egin da bart, eta Espainiako Gobernuak Kanariar irletan daukan Ordezkaritzak esan du 100-105 lagun zihoazela bertan. Haietatik 48 erreskatu dituztela jakinarazi dute eta, beraz, 50 lagun baino gehiago daudela desagertuta itsasoan.
Tenerifetik 90 milia hegoaldera gertatu da ezbeharra. Itsasoaren egoera ez zela esan dute Ordezkaritzako iturriek, lau metrotik gorako olatuak zeudela eta haize bortitza.
Espainiako Itsasoko Salbamenduko bi ontzi, Aireko Erreskate Zerbitzuko helikoptero bat, Itsasoko Salbamenduko bat, hegazkin bat eta hainbat itsasontzi dabiltza desagertutakoen bila.
MunDUA
50 lagun baino gehiago desagertu dira itsasoan Espainiatik gertu, ontzi txiki bat hondoratzean
Kanariar irletatik gertatu da ezbeharra. 100-105 lagun zihoazen bertan eta haietatik 48 erreskatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu