MunDUA

50 lagun hil dira bart Ameriketako Estatu Batuetan hegazkin istripuan

New Yorkeko estatuan izan da ezbeharra, Buffalo hiritik gertu. Etxe baten gainera erori da hegazkina. Hildakoen artetik 49, bidaian zihoazenak dira, eta bestea etxeko bizilaguna.

2009ko otsailaren 13a
17:01
Entzun
Ameriketako Estatu Batuetan Newark (New Jersey) eta Buffalo (New York) artean bidaia egiten ari zen hegazkin batek istripua izan du bart eta 50 lagun hil dira. Buffalotik gertuko auzo bateko etxe baten gainera erori da hegazkina, aireportutik 6,5 kilometrora.

Hildakoen artetik abioian zihoazen denak daude: 45 bidaiari eta hegazkineko eskifai taldeko lau kide; bestea, istripuaren lekuan zegoen lagun bat da, etxeko bizilaguna.

Eguraldia txarra zen, baina oraindik ez dituzte argitu ezbeharreko zergatiak.

Continental enpresako abioia zen, eta AEBetako 22:10ean izan da istripua (Euskal Herriko 04:10ean).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.