50 lagun hil dira Yemen hegoaldeko istiluetan
ADEN. Ustezko 39 ekintzaile islamista eta 11 soldadu hil ziren atzo Yemen hegoaldean izandako liskarretan. Iragan urtarrilean Ali Abdula Sale presidentearen kontrako protestak hasi zirenetik egunik odoltsuena izan da Yemen hegoaldean. Abian probintziako hiru hiri milizianoen esku daude iragan martxotik, eta armadak zonaldea bonbardatu du hirien kontrola berreskuratzeko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu