Pakistango Armada Mezkita Gorrian sartu da bart, Islamabad hiriburuan, bertan duela astebetetik itxita dauden ehunka lagunak ateratzeko asmoz, eta bi parteen arteko borroketan 70 pertsona hil direla jakinarazi du Geo telebista kate pribatuak. Iturri ofizialek, berriz, adierazi dute zortzi militar hil direla eta 50 miliziano eta ikasle. Armadak ez ditu barruko denak atera, egoera kontrolatua duela esan duen arren, eta borrokek segitu egiten dute.
Abdul Aziz Mezkita Gorriaren buruzagiaren emaztea eta alaba atxilotu egin dituztela jakinarazi du Armadak.
Rasheed Ghazi klerigoen liderrak bere jarraitzaileei euren lanarekin segitzeko dei egin die; "herrialdean Sharia [islamdar legea] ezartzeko lanean". Handik ordu batzuetara hil egin dute pakistandar militarrek, Barne Ministerioak esan duenez.
Gobernuaren eta Ghaziren beraren ordezkarien artean negoziaketak izan dira azken egunetan, baina ez dute fruiturik eman.
Pakistan
50 lagunetik gora hil dituzte Pakistanen Mezkita Gorrian izandako borroketan
Armada han sartu da, itxita dauden ehunka islamdar ateratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu