Egipto

52 indultu baliogabetu ditu Mansurrek

Mohamed Mursi kargugabetutako presidenteak emandakoak dira indultuak.

Mansur botoa ematen, iragan astelehenean. EGIPTOKO PRESIDENTETZA
2014ko maiatzaren 30a
16:33
Entzun

Mena agentzia publikoaren arabera, "gatazka soziala" sortu zutela eta, baliorik gabe utzi ditu Adli Mansur Egiptoko jarduneko presidenteak 52 indultu. 2013 eta 2013 artean eman zituen Mursik; horien artean, Mursiren anaidiko zenbait lagun daude tartean.

Ez dute jakinarazi zeintzuk diren 52 lagun horiek, baina horietako batzuei "hilketa delituak egitea" eta "herritar errugabeak ikaratzea" leporatzen dietela zabaldu du Menak.

Mansur Egiptoko Auzitegi Konstituzionaleko burua zen iazko uztailean, hain zuzen ere, Abdel Fatah al-Sisik, orduan armadako jenerala zenak, kargutik kendu zuenean. Al-Sisik iragan otsailean kargu horri uko egin zion, eta asteon egin diren presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztu zen; %46ko parte hartzearekin, hautesleen %96,35k eman zuen botoa haren alde

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.