Mexiko

52 lagun hil dira Mexikon, Topo Chico espetxean izan den matxinadan

Gobernadoreak jakinarazi duenez, 52 lagun hil eta 12 zauritu dira; haietako bost larri.

jarraia119556.jpg
2016ko otsailaren 11
10:14
Entzun

Monterrey hiriko Topo Chico espetxearen kanpoaldean pilatu dira presoen senitarteakoak, urduri eta haserre, beraien senideekin zer gertatu den jakin nahian. Espetxean matxinada izan dela, eta 52 lagun hil direla jakin dute; baina ez dakite hildakoak nor diren. Barruak erretzen dizkie beraien senitartekoak giltzapean hil zitezkeela pentsatzeak, eta informazio eske ari dira, desesperatuta.

Berri nahasiak datoz, ordea, espetxe barrutik. Ez dago argi nor diren hildakoak, ez eta matxinada nola hasi zen ere. Eman duten informazioaren arabera, Zeta taldeko presoek ihesaldi saioa egiten zuten, eta hor hasi zen guztia. Altxamendua gauerdian hasi zela eta 01:30ean egoera kontrolpean zegoela zabaldu zuten iturri ofizialek. Lekukoen arabera, leherketak eta tiro hotsak entzun dira. Polizia ez ezik, armada ere espetxearen inguruan dago.

Jaime Rodriguez Calderon, Nuevo Leon estatuko gobernadoreak esan duenez, 52 dira hildakoak eta 12 zaurituak. "Espetxeetako egoera zailak eragin du hau", esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.