Mundua

54.700 lagun galdu dira Ipar Korean uholdeetan, erakunde baten arabera

Hego Koreako giza-erakunde batek gaur jakinarazi duenez, Ipar Korean uholdeetan 54.700 pertsona hil eta desagertu dira eta 2,5 milioi baino gehiago etxerik gabe gelditu dira.

2006ko abuztuaren 16a
17:05
Entzun
Uztailean euriteak Ipar korea astindu zutenetik eman diren zifra larrienak dira gaur erakundeak kaleratu dituenak. Haatik, iturri independenteek ezin izan dute gaur eman duten informazio hori baieztatu. Izan ere, Ipar Koreako erregimen komunistak informazio iturrien gaineko kontrol zorrotza du eta nekez ematen ditu istripu edo hondamendi naturalen inguruko datuak.

Lagun Onak gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi duenez, Ipar Koreako “hainbat iturri” erabili dituzte datu horien berri izateko, nahiz eta ez duten argitu nola lortu dituzten zifrak. Hala ere, berehala baieztatu dute informazioa beste erakunde batzuetatik ere.

PyongyangekoGobernuak euriteen ondorioz ehunka lagun hil direla esan du, baina ez dute balantze zehatzik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.